Albisteak

Hitzaldia: “Nerabezaro aurreko sexualitatea: Autoestimua eta gorputz irudia sare sozialen garaian”

Hitzaldia izango da gaur, osteguna, eskolako jangelan, arratsaldeko 17:00etan Nerea Santxoren eskutik.

Komunikabideek eta sare sozialek gorputzenganako hurbilpen oso zehatza egiten dute. Gorputz eredu ideal bakar bat errepresentatzen dute.
Nerabezaroaren aurreko garaian, haurrek gizarteko estandareak xurgatzen dituzte eta imitatu nahi dituzte, horrek euren autoestimuan eta sexualitatean eragin ditzaken mugak neurtzeko baliabiderik gabe.
Errealitate honen aurrean gurasoek egin ditzaketen eskuhartze esanguratsuak identifikatzeko dinamikak planteatuko dira.

OHARRA: Zaintza zerbitzua izango da




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide