Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

‘Hizkuntzak erraietan euskara eta elkarbizitza’ izenburupean, dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu du euskara foroak asteazkenerako. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, Alonderon.
Ikastetxean martxan jarri berri duten ‘Kulturartekotasuna eta euskara herri ikastetxean’ proiektua izango dute hizpide saioan. Bertan izango da Margari Eizagirre zestoarra. Zaldibian bizi da Eizagirre eta joan den urtean bertan garatu zuten proiektua. Han bizitako esperientzia partekatuko du biharko saioan. “Zestoako egoera soziokultural eta linguistikoa eta Zaldibiakoa ez dira berdinak, baina hangoa ezagutzean lagunduko digu ulertzen zer egin nahi dugun eta nora joan nahi dugun eskola komunitate gisa” azaldu dute antolatzaileek.