Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskara Foroak antolatuta, ‘Hizkuntzak erraietan euskara eta elkarbizitza’ dokumental emanaldia eta solasaldia izan zen atzo arratsaldean Alonderon. Ikastetxean martxan jarri berri duten ‘Kulturartekotasuna eta euskara herri ikastetxean’ proiektua izan zuten hizpide saioan.
Bertan izan zen Margari Eizagirre zestoarra. Zaldibian bizi da Eizagirre eta joan den urtean bertan garatu zuten proiektua. Zaldibian bizitako esperientziaren berri eman zuen Eizagirrek, eta bertaratu zirenek gaiaren inguruko solasalditxoa egin zuten.