Albisteak

Hoditeria garbitu eta kalteak konpondu ostean frontoia erabilgarri dago

Astearte arratseko euri jasa bortitzek kalteak eragin zituzten Arroabea auzoan. Ur emariak frontoia eta trenbidea hartu zituen, eta uholdearen ondorioak atzo ere agerikoak ziren inguruan.

Atzo goizean, Zestoako Udalako langileak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioako teknikariak lanean aritu ziren uholdearen jatorria aztertzen eta ur hoditeria garbitzen. Helburua izan zen ur pilaketaren arrazoia zehaztea eta etorkizunean antzeko egoerak saihesteko neurriak hartzea.

Gaur, berriz, urak kaltetutako eremuak garbitu eta lehengoratze lanekin jarraituko dute. Lan horien ondorioz, asteartean urpean gelditu zen frontoia berriro erabiltzeko moduan da jada, eta arroarrek normaltasunez baliatu ahal izango dute instalazioa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide