Albisteak

Hurrengo asteburuan moztuta egongo da Zestoa eta Azpeitia arteko GI-631 errepidea

GI-631 errepideko Urola ibaiaren gaineko zubia, Azpeitiko sarrerakoa, berritzeko lanak direla eta, zirkulazioan hainbat eragin izango dira datorren astean.

Neurririk nabarmenena asteburuan izango da: martxoaren 14an 06:00etan itxiko dute errepidea Azpeitiko sarreran, Urola ibaiaren gaineko zubiaren parean, eta igandean 22:00ak arte egongo da itxita. Ondorioz, Zestoatik Azpeitira doan bide nagusia moztuta egongo da bi egunez.

Aste hasieran ere izango dira eraginak. Martxoaren 9an, astelehenez, 22:00etatik martxoaren 10eko 06:00etara errepidea itxita egongo da puntu berean; ibilgailu arinak Azpeitiko hirigunetik barrena desbideratuko dituzte, Magdalena kaletik.

Martxoaren 11n, berriz, 22:00etatik 06:00etara Magdalena kaletik Azpeitiko hirigunera sartzeko bidea itxita egongo da. GI-631 errepidean zirkulazioa mantenduko dute, semaforo bidezko txandakako pasabidearekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide