Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Hitzetik Loratu egitasmoaren baitan liburutegian egitekoak ziren helduentzako idazketa sortzaile tailerra atzeratu egin dute. Ikastaroa gidatzekoa zen Nerea Ibarzabal idazleak agenda kontuak direla eta ezingo du apirilaren 18an eta 25ean aurreikusitako saioetan parte hartu, eta, ondorioz, tailerra urrian egingo da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikasturte hasieran berriro zabalduko dute izena emateko epea. Horrela, oraingoan parte hartu ezin izan dutenek ere aukera izango dute izena emateko.
Helduentzako idazketa sortzaile tailerra Hitzetik Loratu egitasmoaren baitan antolatu da, eta idazketa blokeoak gainditzeko, pentsamenduak askatzeko eta autoezagutza lantzeko proposamena da. Saioetan idazketa espontaneoa eta jolasa uztartzen dira, parte-hartzaileei hitzekin esperimentatzeko aukera emanez.