Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2016ko azaroaren 19an Hitziturrik aurkezpen ekitaldia egin zuen. Ordutik hona, Zestoan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko talde eragile lanetan jardun dira Hitziturriko kideak. Igande honetako herri galdeketarekin amaituko da talde eragilearen lana. “Azken hilabeteetan herritarrak informatu eta erabakitzeko eskubidearen aldeko kanpaina egin dugu, eta igande honetan herritarrak hauteslekuetara deitzen ditugu, gure herriaren etorkizunaz iritzia eman dezaten. Gure helburua herritarrek beraien iritzia ematea da, “‘Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra?’ izango da herritarrei egingo zaien galdera” adierazi dute Hitziturriko kideek.
Alboko irudian zehazten dira igandean herritarrek bozkatzeko bete beharko dituzten arauak.
Honako hau da iganderako prestatu duten egitaraua:
IRUZKINDU