Albisteak

Igandean amaituko da Zestoako ondare arkeologikoaren erakusketa bisitatzeko aukera

Irailaren 28a izango da “Zestoako Ondare Arkeologikoa eta Paleontologikoa. Urolako Ondarea Gertutik Gertura” erakusketa bisitatzeko azken eguna Ekainberriko liburutegian. 1935etik gaur arteko ikerketak biltzen ditu, 21 aztarnategitan eginak eta 21 ikerlariren lanari esker; gainera, bertan aurkitutako 32 pieza original ikus daitezke.

Urola bailaran eta bereziki Zestoan aurkitutako ondarea mundu mailan ere berezia dela erakusten du erakusketak. Uztailaren 10etik ikusgai egon da Ekainberriko bisitarientzat eta ostiraletan antolatutako pase berezietan, eta harrera beroa izan du. Zestoar askok ere baliatu dute bertako ondare aberatsa gertutik ezagutzeko aukera; bisitan izan dira, besteak beste, Kirol Udalekuetako haurrak eta herriko ikasleak.

Edukiak laburbiltzen dituen bideo berezi bat ere egin da, Mikel Nogales historialari zestoarraren eskutik, eta ikusgai dago lotura honetan: www.labur.eus/hj7ur5bw




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide