Albisteak

Igandera arte luzatu dute nerabeentzako ongizate emozionaleko tailerretarako izen-ematea

Zestoako Udaleko Gazteria Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren Treba programaren baitan, gazte eta nerabeei zuzendutako ongizate emozionaleko tailerrak antolatu ditu. Hasiera batean izen-ematea ostegunean amaitzen zen arren, epea bihar arte, igandera arte, luzatu dute. Parte hartu nahi dutenek WhatsApp mezua bidali beharko dute 688 684 029 zenbakira.

Lehen saioak nerabeei zuzenduta izango dira, irailaren 26an eta urriaren 3an; gazteentzako saioak, berriz, urriaren 17an eta 24an egingo dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide