Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Uxue Alberdiren Esne berriketan liburuan oinarritutako bertso saio literarioa ikusteko aukera izan zen zapatuan. Zestoako Mugimendu Feministak eta Portale Kulturguneak antolatuta, Kultur Etxeko aretoa goraino bete zen, sarrerak guztiak agortzeraino. Alberdi bera, Amorante musikaria eta Onintza Enbeita zein Nerea Ibarzabal bertsolariak igo ziren oholtzara.
Esne berriketan liburua hainbat kontakizun laburrek osatzen dute, eta egileak horietatik zazpi hautatu zituen Zestoan interpretatzeko. Istorioaren irakurketarekin hasi zen hitzordua, Iban Urizar Amorante-k musika jartzen zuen bitartean. Ondoren, zazpi kontakizun horiekin bat zetorren gaia jarri, eta Ibarzabal zein Enbeita arduratu ziren bertsoetan aritzeaz.