Albisteak

[ARGAZKIAK] Ilusioa eta opariak ekarri dituzte Errege Magoek herrira

Urteko arratsalderik magikoena izan ohi da urtarrilaren 5ekoa, eta aurtengoa ere bide beretik joan da. 18:30ak aldera, Akoako aldapan behera iritsi dira zaldi gainean Meltxor, Gaspar eta Baltasar beraien laguntzaileekin batera. Herritar mordoa zegoen ordurako zain, eta kabalgata gerturatu orduko oihukatu dituzte Errege Magoen izenak.

Gozokiak banatzen herria zeharkatu ondoren, Musika bandaren laguntzarekin, Gisasola egoitzan geldialdia egin dute aurtengoan ere. Barrura sartu eta bertako egoiliarrekin egoteko tartetxoa hartu ondoren, elizan amaitu dute ibilbidea. Hiru erregeak iristerako, eliza haur zein helduz gainezka zegoen. Bertan, bandak giroa alaituta, haurrek aukera izan dute Meltxor, Gaspar eta Baltasarri gutunak eskura emateko eta haiekin argazkiak ateratzeko.





Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide