Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Immigrazioarekin lotutako zurrumurruen aurkako formakuntza saioak antolatu du Euskara Foroak Zestoako Udalaren, Zurrumurruen Aurkako Sarearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hiru formakuntza saio eskainiko dituzte gaian adituak diren hiru profesionalek.
Aurreneko saioa hilaren 7an izango da. Xabier Aierdi Begirune Fundazioko zuzendariak ‘Migrazio-prozesuak: zurrumurruak eta jarrerak’ hitzaldia eskainiko dute. Otsailaren 14an, Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak ‘Kulturartekotasuna. Erronkak, bideak, aukerak…’ saioa eskainiko du. Formakuntza zikloarekin amaitzeko, Asier Gallastegi Korapilatzen aholkularitza elkarteko zuzendariak ‘Zurrumurruak desegiten, pertsonekin konektatzen’ hitzaldia eskainiko du hilaren 21ean.
Saio guztiak Alonderon izango dira, eta arratsaldeko 18:00etan hasi eta 19:30ean amaituko dira. Antolatzaileek jakinarazi dute aldibereko itzulpena egongo dela hitzaldi denetan.