Albisteak

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren berrikuspenaren sinadura ekitaldia izan da gaur

Zestoan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko lehenengo protokoloaren sinadura ekitaldia egin dute udaletxean gaur, ostegunez. Protokoloaren lanketan parte hartzen duten erakunde guztietako ordezkariek sinatu dute.

Bertan izan dira, Mikel Arregi, Zestoako alkatea; Jose Jabier Peña, Urola Kostako Ertzain-Etxea unitateko burua; Cristina Gonzalez, Urola Kostako indarkeria matxista kasuetako ertzain arduraduna; Agustin Agirre, Osakidetzako OSI Donostialdeako zuzendaria; Oroitz Manterola, Aizarnako eskolako zuzendaria; Olatz Urbizu, Zestoako anbulatorioko erizaina eta Haritz Iraola, Zestoako udaltzaina.

Mikel Arregi alkatearen hitzetan, indarkeria matxista kasuak ez dira urruneko errealitate bat; gure herrian ere gertatzen dira, eta ezin gara arazo horretatik salbuetsi. Horregatik, eskertuta agertu da gaur Ertzaintzako, osasun arloko eta hezkuntza arloko ordezkariak elkartu izanagatik.

Protokolo hau, duela bi urte sinatutako dokumentuaren berrikuspena da. Lau urterako sinatu da, eta epe hori igarotakoan berriro berrikusiko da.

Nahi duenarentzat, hemen ikus dezake protokoloa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide