Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Sañu Bizirik taldeak Irimon zein Oleta, Samiño eta Izazpin eraiki nahi dituzten zentral eolikoen kontra herritarrek alegazioak aurkezteko kanpaina jarri du abian. Herritarrek alegazioekin bat egiteko aukera izango dute datozen bi ostegunetan, urtarrilak 11 eta 18, pintxo-pote orduan udaletxe azpian jarriko den mahaian.