Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Elizondo antzoki zaharra eta gaztetxearen leku aldatzearen inguruko azalpenak emateko batzar irekia egin zuen Udalak pasa den ostiralean. Alondero goraino bete zen. Batzarreko aurreneko zatian, Udalak bere azalpenak eman zituen eta ondoren herritarren galderei erantzuteko tartea zabaldu zen. Bertan, Gazte Asanbladako hainbat kidek, herriko musika taldeetako beste kideren bat edo bestek eta bestelako norbanakoek ere egin zituzten galderak. Ia bi ordu iraun zuen batzarrak.