Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ipintza kale osoan ezingo da aparkatu aste osoan zehar, eta bertan aparkatuta dauden auto guztiak kendu behar dira egunaren bukaerarako. Kiroldegiko estalpeko egurrezko habeak ekarri behar dituzte gaur gauean eta aparkaleku osoa hartuko dute. Gutxienez aste bete beharko dute habea horiek jartzen eta baliteke apur bat luzatzea. Beraz, denbora horretan ezingo da autorik aparkatu Ipintza kalean.
40 metroko luzera duten egurrezko lau habea ekarriko dituzte gaur eta horiek jartzen dituztenean beste hiru ekarriko dituzte.