Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean egin zuen geldialdia Ahoz Aho ahozko narrazioaren nazioarteko jaialdiak Zestoan. Liburutegian, 19:00etan hasita, helduentzako ipuin kontaketa saioa eskaini zuten Aldo Méndez eta May Gorostiaga kontalariak, gaztelania eta euskara uztartuz. Bi kontalariek publikoarekin lotura estua sortu zuten, istorioen bidez emozioak, umorea eta hausnarketarako uneak partekatuz. Giro atseginean, entzuleek adi jarraitu zituzten ahoz aho transmititutako kontakizunak.
Ez da ohikoa helduentzako kontaketa saioak egitea, baina antolatzaileen esanetan, pixkanaka egiten da bidea: “hau poliki-poliki egiteko lana da, ez da egun batetik bestera jende pila etortzen helduen kontaketa batera. Baina hazia erein eta gaudenarekin gu oso gustura” azaldu dute.
Ahoz Aho jaialdiak hainbat herritan eskaintzen ditu saioak, ahozko literaturaren balioa azpimarratu eta kontalari profesionalen lana ezagutarazteko asmoz. Zestoakoa izan da aurtengo egitarauaren geldialdietako bat, Hitzetik Loratu programaren barruan antolatua.
