Albisteak

Iraetako satainesetako garagardo afarirako txartelak salgai daude Iraetan, Zestoan eta Aizarnazabalen

Hilaren 18an hasiko dira Iraetako santaines jaiak. Egitarau oparoa antolatu dute auzotarrek aurtengoan ere eta ekitaldi nagusietako bat garagardo afaria izango da. Urtarrialaren 25ean izango da, larunbata. Iluntzeko 20:30ean izango da hitzordua eta 00:00ak bitartean ez da jan edanik faltako auzoko frontoian. Saltxitxak, ukondoa, postrea eta nahi adina garagardoz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ondoren, Iratzar taldearen erromeriak alaituko du giroa. Afarirako txartelak salgai daude jada Iraeta tabernan, Troxkan (Aizarnazabal) eta Zestoako Koiote eta Portale tabernetan, 20 euroren truke. Txartelak erosteko azken eguna urtarrilaren 23a izango da.

Oharra: Iraetatik Zumaia eta Azkoitira joateko autobus zerbitzua egongo da gau osoan.