Albisteak

Irailak 28, Artisau Garagardo Azokako bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Argazkia: Urola Erdiko Kontseilu Sozialista

Oinarrizko produktu eta elikagaien biltegia hauspotzeko asmoz, artisau garagardo festa antolatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak datorren astebururako. Kiroldegiko aterpean izango da hitzordua, eta ostiralen eta larunbatean jan-edana eta musika ez dira faltako.

Larunbat eguerdian bazkaria izango da, eta bertara joan nahi dutenek irailaren 28ra arte izango dute txartela erosteko aukera. Zestoako Portale eta Azpeitiko Haginpe tabernetan daude salgai, hamar euroren truke. Bazkalondoren mus txapelketa izango da, eta parte hartu nahi dutenek bertan eman beharko dute izena, arratsaldeko 16:00etan.

Hemen egitaraua osorik:

Irailak 30, ostirala

18:00 Irekiera

19:00 IZAR-HAITZ garagardoaren azalpena

22:00 KTARSIA taldearen kontzertu akustikoa

Urriak 1, larunbata

11:00-13:00 Produktuen eta elikagaien bilketa berezia Gesalaga kalean

14:00 Bazkaria

16:30 Mus txapelketa (izen ematea 16:00etan)

22:00 Bertsio gaua

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide