Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Umeen Eguna ospatzeko bazkari herrikoirako txartelak salgai jarriko dituzte Erdikalean ostegunetik aurrera. Bazkaria irailaren 5ean izango da, eta txartelak erosteko aukera abuztuaren 28an eta 29an izango da 19:00etan, eta abuztuaren 30ean 13:00etan. Herriko familia eta haur guztiak gonbidatuta daude egun berezi eta festibo honetako bazkarian parte hartzera.
IRAILAK 5, OSTIRALA
(Umeak txuri gorriz janztera gonbidatzen ditugu)
11:30 Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak ekarri dezala zarata ateratzeko zerbait: kazuela, danbor, turuta, txistu…)
12:00 Txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira. Joselontxos txaranga.
14:30 Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria kiroldegian.
15:30 Haurrentzat tailerrak.
16:30 Bertso-poteoa tabernaz taberna Unai Agirre eta Oier Etxeberriarekin, Erniarraitz elkarteak antolatuta.
17:30 Lopene ganadutegiko poniak plazan.
19:00 Ostarte erromeria, Laranjadin.
22:00 Suzko zezena.
Ondoren, Ostarte erromeria eta DeBrass, Laranjadin.