Albisteak
“Irunberri 1990: Arroilaren negarra” liburua aurkeztuko du Pako Aristik gaur arratsaldean Kultur Etxean
— 2023-05-171990eko ekainaren 25era darama irakurlea Pako Aristik. Irunberriko arroilara, hain justu. ETAko hiru kide izan ziren protagonista egun hartan, bi guardia zibilekin batera. Emaitza: ETAko bi kide hilda, bat larri zaurituta, eta guardia zibil bat hilda eta bestea zaurituta. Jose Luis Corcuera orduko Espainiako Gobernuko Barne ministroaren bertsioa izan da orain arte bertsio ofiziala. Alegia, guardia zibila inguruetan lapurreta batzuen egileen bila zebilela ETAko kideekin topo egin eta identifikatzeko eskatu zietenean tiroketa bat egon zela, guardia zibiletako bat larri zauritu zutela ikusita ospitalera eraman zutela eta bitartean ETAko hiru kideek beren buruaz beste egin zutela. Liburuan, ordea, egindako ikerketa lanek ondorioztatzen dute bertsio ofiziala ez dela zuzena eta ETAko kideak galdekatu eta torturatu ondoren hil zituztela. Tartean egun horretan arroilan zeuden turista holandar baten eta Gasteizko hainbat haurren testigantza berriak jaso dituzte eta garaiko protagonistak elkarrizketatu dituzte pista garrantzitsuak bilduz.
Egin zaitez bazkide