Albisteak
“Isiltasuna josi” Lluisa Etxeberriaren poesia liburuaren aurkezpena izan zen atzo
— 2023-05-13Lluisa Etxeberriak “Isiltasuna josi” poesia liburua aurkeztu zuen atzo udaletxeko areto nagusian. Diziplina anitzez osatutako emanaldi konbinatua izan zen. Etxeberriak poesia errezitatzen zuen bitartean Maragda Cuscuelak ilustrazioak egiten zituen horiek inspiratuta zuzenean eta ikusleek pantaila bidez ikusi ahal izan zituzten. Poesien tartean Nerea Mendizabal, Lusisaren ilobak, eta Agurtzane Auzmendik musika eta ahotsarekin girotu zuten ekitaldia.
Etxeberriaren bigarren poesia liburua da hau. Aurrenekoa, 2017ko Gabonetan idatzi zuen: Haztamurka. Bizitzako galera garrantzitsuek sortzen duten minean oinarritzen da aurreneko liburua. Bigarrena liburuak “Isiltasuna josi” du izena. 2022ko ekainean argitaratu zuen. Luisaren izeba Patxikarengan du jatorria, berak erakutsi zion jostten eta hortik omen datorkio idazleari konpontzeko beharra. Josturetatik tiraka, bizitzan zehar apurtzen zaiguna konpondu, elkartu, saretu eta jarraituz. Hizkuntza poetikoan konparazioak eta metaforak erabiltzen ditu idazleak barneko piezen hausturen erreatitate hori eta kanpokoan desegiten ari dena sinbolizatzeko.
Lluisa, Bartzelonan bizi da, gaur egun, eta katalanez idatzi du bere bigarren poesia liburua eta Jon Elordik euskaratu dizkio poesiak. Emanaldiaren amaieran Maragda Cuscuela artista plastikoak ere bere lanen inguruko azalpenak eman zituen.
Egin zaitez bazkide