Albisteak

Itaiak indarkeria matxistaren eta hori betikotzen duen sistemaren aurkako borrokarako deia egin du

Gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Itaiak elkarretaratzea egin du matxismoak bere horretan dirauela salatzeko. Ekitaldian gogorarazi dute 2024an gutxienez bost emakume hil dituztela Euskal Herrian, eta egunero hainbat eraso izaten direla, horietako asko isilaraziak.

Bere komunikatuan, Itaiak ideologia erreakzionarioen gorakada eta kultura matxistaren hedapena kritikatu ditu, matxismoa ukatzen duten eskuineko taldeak zein desberdintasuna betikotzen duten politika autoritarioak aipatuz. Gainera, emakume langileei dei egin diete modu independentean antolatzeko, erasoei aurre egiteko eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten alde borrokatzeko.

“Indarkeria matxistaren aurka, emakume langileok lehen lerrora! Indarkeria matxitaren aurka, kaleak har ditzagun!” oihu eginez amaitu dute hitzartzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide