Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kaleak hartzeko deia egin die Itaiak herritarrei. Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelopean, elkarretaratzea izango da 18:30ean plazan.
Pasa den larunbatean hasi zituen Itaia emakumeen antolakunde sozialistak Martxoaren 8aren bueltako ekintzak. Hain zuzen, emakume langileen zapalkuntzaren azterketaz eta horri aurre egiteko norabide estrategikoaz nahiz proposamen politikoaz aritu ziren Gaztetxean emandako hitzaldian.