Albisteak

[ARGAZKIAK] Itziar Murua izan zen atzo Zestoan EH Bilduren hauteskunde kanpainaren baitan

EH Bilduko Itziar Murua Gipuzkoako hautagaia izan zen atzo Zestoan “Aldaketa Da Orain” hauteskude kanpainaren baitan. Aimar Etxeberria, EH Bilduko Nazioarteko Harremanetako Departamentuko kide zestoarrak eman zion ekitaldiari hasiera. Gaur egun “ilusiorik gabe” daudenak izan zituen gogoan eta horiei “orain dela 20-25 urte nola geunden eta orain nola eta non gauden ikusteko” atzera begirada bat egiteko eskatu zien.

Itziar Murua hautagaiak “gogotsu” eta “ilusioz beteta” dagoela esanez hasi zuen hitzartzea. Hauteskunde hauetara ez direla esku hutsik aurkezten azpimarratu zuen: “Gipuzkoan 51 udalerritan ari gara gobernatzen eta eredu ederrak ditugu”. EH Bildu gobernatzen ari den herrietan “beste mota bateko politika egiten ari da, herritarrekin batera, hauen interesei begiratu eta horiek lehenetsita” esan zuen. Politika ulertzeko bi modu hauen artean aukera egin beharko dela ere gaineratu zuen: “lan egiteko modu hori eramango dugu guk Gasteizera”.

“Osasungintza publikoaren dekadentzia, etxebizitza politika eza eta zaharkitua dagoen zaintza ereduaren eraldaketa falta” ere aipatu zituen eta gaineratu zuen beste modu batetara lana egiteko herritarrekin, sindikatuekin, enpresa talde eta elkarteekin batera, “politika publiko duinak lideratzeko lana egingo duen lidergo partekatu berri baten beharra” dagoela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide