Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

IV. Ardo jolasa lehiaketa jarriko dute martxan Laiak dendan hilaren 18an. Parte hartzaileek kopa beltz batean ardo zuria, beltza edo gorria dagoen asmatu beharko dute. Hirurak asmatzen dituenak finalerako txartela eskuratuko du. Jolasa abuztuaren 29 arte egongo da martxan, eta finala irailaren 4ean jokatuko da, arratsaldeko, 19:00etan.
Antolatzaileek azaldu dute nahi adina aldiz har daitekeela parte lehiaketan, baina egunean behin soilik. Parte hartzaileek bost euro ordaindu beharko dituzte dastaketa egiten dutenean, eta pintxo bat jateko aukera ere izango dute.