Albisteak

J Martina, Merina Gris, Neomak eta Grises taldeek osatuko dute Gure Bazterrak Festeko kartela

J Martina (Argazkia: mondosonoro.com)

J Martina, Merina Gris, Neomak eta Grises taldeek osatuko dute Gure bazterrak festeko kartela

Gure bazterrak fest jaialdiaren bosgarren edizioa Zestoako plazan izango da azaroaren 5ean. Antolatzaileek gaur jakinarazi dute zein talde igoko diren oholtza gainera: J Martina, Merina Gris, Grises eta Neomak izango dira gurean.

Jaialdia antolatzerako orduan genero irizpideak eta berdintasuna hartu dituzte oinarri antolatzaileek: “Ezinbestekotzat jo dugu talde guztietan emakume batek gutxienez parte hartzea. Musika jaialdi honen ahalik eta alderdi gehienetan emakumeen ikusgarritasuna aldarrikatuko da, agertoki gainetik hasi eta antolakuntzaraino” azaldu dute. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, entradium.com atarian, hamabost euroren truke.

Hemen kartela:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide