Jakes Mendizabalek irabazi du Zestoan merkatari elkartearen maskota lehiaketa
Danbolin— 2022-06-02Zestoan merkatari elkartearen maskota lehiaketa irabazi du Jakes Mendizabalek botoen %29,7arekin. Herri ikastetxeko hirugarren zikloko haurrek hartu dute parte txapelketan.Merkatari elkarteko kideek sei marrazki aukeratu zituzten aurrena, eta gero, herritarrek horien artean gehien gustatzen zitzaien irudia bozkatzeko aukera izan dute. Aurrerantzean, beraz, Mendizabalek egindako irudia izango da merkatari elkartearen maskota berria.