Albisteak

Jakinarazi dituzte Zestoan Merkatari Elkarteko Gabonetako zozketako zenbaki sarituak

Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzeko helburuarekin egin dute aurten ere Gabonetako zozketa Zestoan Merkatari Elkarteko kideek. Azken asteetan herriko establezimenduetan egindako erosketekin zozketan parte hartzeko txartelak banatu dituzte. Gaur arratsaldean egin dute zozketa eta guztira, herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro banatu dituzte, 360 euroko bost bonutan banatuta. Irabazleek apirilaren 18ra arteko epea izango dute bonu horiek erabiltzeko.
Hauek dira zenbaki sarituak:

  • 02.286 (Koro) –  Ordezkoa 29.563 (Onenak)
  • 28.261 (Kerala) – Ordezkoa: 04.864 (Karmele)
  • 02.971 (Koro) – Ordezkoa:  03.812 (Karmele)
  • 30.176 (Onenak) – Ordezkoa: 27.470 (Kerala)
  • 27.717 (Kerala) – Ordezkoa: 21.681 (Unide)



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide