Albisteak

Jarduera fisiko eta kirol sailak datorren ikasturterako kirol eskaintza argitaratu du

Jarduera fisiko eta kirol sailak ikasturte honetan eskainiko dituen kirol ikastaroak prest daude. Adin tarte guztientzako eskaintza osatu dute; Senior Fit +65, Heldua Fit maila aurreratua, Yoga, Multifitness, Total Training, Spinning eta Arroa eta Aizarna aktiboa ikastaroak eskainiko dituzte.

Saioetan parte hartu ahal izateko kiroldegian eman beharko da izena, irailaren 2tik 11-ra (astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).

Taldeak sortu diren edo ez irailaren 16an jakinaraziko dute eta ikastaroen hasiera irailaren 23an izango da.

Ikastaroetarako taldea sortzeko gutxieneko izen emate kopurua betetzea beharrezkoa izango da.

Bestalde, ikastaroetan izena ematen dutenek, ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango dute: erdia ikastaroa hasten denean, eta beste erdia abenduan. Ordaintzeko modu bakarra helbideratuta izango da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide