Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Laiak dendak antolatutako VII. ardo dastaketa izan da gaur eguerdian kiroldegiko aterpean. Hamar upategik hartu dute parte: Aimarez, Guzman Aldazabal, Altanza, Monteabellan, Sommos, El Ternero, Proelio, Ramon Bilbao, B. Mazuela eta Garcia de Olanok. Edateaz gain, bapo jateko aukera izan dute bertaratu direnek.
Urtero legez, giro ezin hobea nagusitu da dastaketan. Gainera, Ustekabe txarangak bikain alaitu du eguerdia.