Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurrera jarraitzen dute sanmartin jaien baitako ospakizunak Lasaon. Atzo, ostirala, txupinazoa bota zuten arratsaldeko 20:00etan eta ondoren, bertso afari ederra egin zuten auzoko elkartean Jone Uria eta Adoni EgaƱa bertsolariekin. Afaria bukatu ostean, Haitzeder eta Txibilter trikitilarien doinuek girotu zuten gaua eta txerriaren zozketan Jon eta Arantxa izan ziren zortekoak.
Gaur, larunbata, festei amaiera biribila emateko Frontoi Hotz fest antolatu dute lasaotarrek. Manitu eta Istilu taldeek berotu dute Lasaoko giroa.