Albisteak

Joseba Goikoetxeak Bigarren Mailako txapela jantzi du

Argazkia: Oriamendi.

Joseba Goikoetxea zestoarrak eta Ander Goikoetxeak Bigarren Mailako Binakako Erremonte Txapelketa irabazi zuten atzo. Partida ez zen hirugarren setera joan, Goikoetxeatarrek 15-10 eta 15-7 menderatu baitzituzten Deskarga eta Martirena, merezitako txapela irabaziz.
Azpimarratzeko partida egin zuen zestoarrak, izan ere, bederatzi tanto egin zituen sakearekin guztira 15 tanto egiteko, 6 lehenengoan eta 9 bigarrenean. Berdintasuna lehen seteko bederatzina arte mantendu zen, hortik aurrera urdinen nagusitasuna erabatekoa izan zen eta gorriek ezin izan zuten ezer egin. 15-10 eta 15-7ko markagailuak argi utzi zuen bien arteko aldea.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide