Albisteak
Joseba Odriozolak Donostia Gastronomikako parrilero onenaren saria irabazi du
— 2017-10-16Urriak 8tik 11ra bitartean San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country 2017 ospatu zen Donostian. Sukaldaritza kongresu horretan hainbat ekintza izan dira eta marka ezberdinen stand artean eta Euskal sukaldari famatuen masterclassen artean hainbat sari ere banatu dira. Sari horietako bat, “Parrilero onenaren saria” Joseba Odriozola zestoarrak irabazi zuen.
Odriozolak poz handiz hartu zuen saria eta Araneta Jatetxeko bere bezeroei esker ona adierazi zien sare sozialen bidez: “Sari polit hau zuentzat zuzendua dago, gure etxean konfidatzeagaitik, eskerrik asko!!!”.
Donostian egindako sukaldaritzaren kongresu horretan 12.900 bisitari izan dira antolatzaileen esanetan eta sukaldaritza indiarra izan da aurtengo edizioko gonbidatua.
Argazkia: San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country 2017
Egin zaitez bazkide