Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Urrian josteko ikastaro jarriko da martxan, eta izen-ematea dagoeneko zabalik da.
Ikastaroa arratsaldez izango da, eta parte-hartzaileen artean adostuko da zein egunetan egingo den. Taldea adin anitzekoa izango da: bai haurrek bai helduek hartu ahal izango dute parte.
Saioak maila indibidualean egingo dira, parte-hartzaile bakoitzaren gustuak eta beharrak kontuan hartuta. Aukera izango da patroiak egiten ikasteko, jantzi zaharrak konpontzeko edo arropa berrerabiltzeko eta birziklatzeko.
Informazio gehiago behar duenak edo izena emateko 627 033 231 deitu beharko du.