Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Joxe Arregi aizarnako bizilagunak Jainkoa, jaun goikoaz harago. Teologia berri baterako ildoak liburua aurkeztuko du bihar, abenduaren 16an, 12:00etan, Donostiako Udal Liburutegian (2. solairua, Mandas Dukea aretoa). Liburuak Jainkoaz gaur egun modu sinesgarrian hitz egiteko marko berria proposatzen du, kristautasun tradizionalaren iruditeria eta egiturak gaindituz, eta galdera ausartak zabaltzen ditu etorkizuneko kristautasunaren inguruan.
Joxe Arregi Azpeitian jaio bazen ere, Aizarnan bizi da. Teologian doktoratu zen Pariseko Institutu Katolikoan. 2010ean, teologia irakasteko lizentzia kendu zioten, eta Ordena Frantziskotarra eta apaizgoa utzi behar izan zituen. Hainbat liburu argitaratu ditu euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.