Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Udaberri Kulturala egitarauaren baitan, musika emanaldia izango da datorren ostiralean. Oraingoan, Portale Kultur Elkarteak antolatuta, Jurgi Ekiza musikariaren kontzertua eskainiko da Portale tabernako terrazan, arratsaldeko 19:00etan.
Jurgi Ekiza musikaria, ezaguna da Willis Drummond taldeko abeslari gisa egindako ibilbideagatik. Oraingoan, ordea, bere bakarkako proiektuarekin igoko da oholtzara, Argitzalak Tour biraren barruan eskainiko duen emanaldiarekin. Formatu intimoagoan, bere sorkuntza pertsonalagoak entzun ahal izango dira, rock doinu ezagunetatik harago.
Udaberri Kulturala egitarauak udaberrian zehar kultur eskaintza zabala proposatzen du, herriko eragileen parte-hartzeari esker. Ostiraleko kontzertua egitarauko hitzordu nabarmenetako bat izango da, musikaz girotutako arratsaldeaz gozatzeko aukera emanez.