Kabalgata antolatzeko eta prestatzeko jende bila dabil Kabalgata Taldea

Kaixo:

2026ko erregeen kabalgata gerturatzen ari zaigu eta Kabalgata taldeko kideok laguntza eskatzera gatoz. Antolaketa eta prestaketarako jendea behar dugu, eta batez ere egunean bertan kabalgata momentuan laguntzeko.

Jende asko mugitzen duen ekitaldia da eta guzti hau aurrera eramateko oso jende gutxi gaude (3-4 pertsona) eta horrela zaila egiten da ekitaldia prestatu eta antolatzea.

Laguntzeko prest bazaude idatzi 665719534.

Kabalgata Taldea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide