Albisteak

Kafe kapsulak biltzeko edukiontzia jarri dute Gurutzeaga kalean

Urola Erdiko Mankomunitateak kafe kapsulak biltzeko edukiontzi berezia jarri du Gurutzeaga kalean. Gainerako zabor edukiontzien ondoan kokatu dute. Edukiontzi honetan kafe kapsulak bakarrik bota ahal izango dira, modu egokian birziklatu ahal izateko. Horrela, materiala banandu egingo da: alde batetik kapsula eta bestetik kafe hondarra. Materialak prozesatu ondoren, kapsularen plastikoz eta aluminioz osatutako material berria lortzen da; kafe hondarretatik, berriz, substratua sortzen da.

Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, gaur egun kafe kapsulen erabilera oso ohikoa da gure egunerokotasunean, baina sortzen duten hondakina kudeatzea zaila da. Nahiz eta kapsulak plastikozkoak eta aluminiozkoak izan, kafe hondarrak dituztenez, ontzi arinen edukiontzian ezin direla bota ohartarazi dute, horrek birziklatze prozesua oztopatzen baitu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide