Albisteak

Kafe-tertulia egingo dute gaur Arroabean hileta-erritualen inguruan

Ezkaizto Auzo Elkarteak kafe-tertulia antolatu du gaur, martxoak 6, Arroabeko Elkargunean. Saioa 18:30ean hasiko da, eta Luis Martijak gidatuko du.

“Hileta-errituak hainbat kulturatan” izenburupean, munduko kultura desberdinetan heriotzaren inguruan egiten diren erritu eta ohiturei buruz hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek, giro lasaian eta kafe baten bueltan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide