[KALE] Iraetako futbol zelai aurreko belardian tronpo eta derrapatzeak

Herritar batek bidalitako kexa da honakoa:

“Batzuentzat ez da nahikoa Iraetako futbol zelaiko aparkalekuan tronpoak eta derrapatzeak egitea, dirudienez gutxiegi iruditu eta belarretan berdina egitea bururatu zaie, Ondorioz parkeko belarra suntsitzeaz gain, lur zein apurtutako belar guztia errepidera botatzen dute. Bestela ere aparkalekuan egiten dutenean ere, harri koxkorrak mugiarazten dituzte, txoko batetik aterata, errepidera eta bertako aparkalekuetara.

Behin baino gehiago ikusi izan ditut, batik bat iluntzean eta gauetan, inork ikusiko ezta entzungo ez balitu bezala aritzen dira, baina hemen auzo bat dago eta jendea bizi gara, errespetatu beharko lukete egunero gure joan etorria eta bizitza hemen egiten dugunoi, izan ere, suntsitu eta zikintzeaz gain, estetikoki itsusi uzten dute, edo beste auto batzuek gurpilak zulatzeko arriskua ekar dezake aparkalekuko harri koxkor horiek, bertatik pasa daiteken edonor arriskuan”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide