Albisteak

“Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza!” lemapean ekitaldi feminista egingo dute martxoaren 8an

“Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza!” lemapean ekitaldi feminista deitu du herritar talde batek. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua, plazan. “Irradakan dantzatuko gara Zestoako emakumeak martxoaren 8an. Emakumeak eskuz esku, parez pare, elkarri helduta, borobilean dantzan” azaldu dute antolatzaileek.

Dantzaren eskema honakoa izango da:

1.zatia
Eskuinarekin hasita: atzetik, aurretik, atzetik, aurretik…

2.zatia
*urrats bakoitzean eskuak gora eta behera
Eskuin-ezker aurrera, ezker-eskuin atzera (Argi izpi baten sugarra)
Eskuin-ezker eskuinera, ezker-eskuin ezkerrera (Borrokatuz denok bagara)

Ezker-eskuin aurrera, eskuin ezker atzera (Eskuak elkartuz bizi dezagun)
Ezker-eskuin ezkerrera, eskuin-ezker eskuinera (Emakume indarra)

(bis)

3.zatia
Aske kalejiran

Hemen dantzaren bideoa:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide