Albisteak

UROLA IKASTOLAREN IBILBIDEA JASOTZEN DUEN LIBURUA ARGITARATUKO DA

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, ikastolaren ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko dute abenduaren 10ean, 18:30ean, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean.
“Dastatu Ikastola” lelopean egingo da aurkezpena eta ekitaldia irekia izango da. Eskualdeko herritar guztiak gonbidatuta daude aurkezpenera eta Ikastolak parte hartzera animatzen ditu Ikastola bere sentitzen duten denak, 50 urteko ibilbidea ez baita bakardadean egiten. Liburu aurkezpena festa giroan egingo da. Hauxe da egitaraua:

  • 18:30ean Pintxo-potea. Ikastolaren 50. urteurreneko pintxoa dastatzeko aukera. Arratsaldea girotzen DJ Referee arituko da. Argazki proiekzioa ere izango da.
  • 19:00etan Liburu aurkezpena, Ikastolako ordezkarien eskutik.

Larunbat honetan Azpeitiko “plazako kioskoaren apainketa”

Aurretik, larunbat honetan (abenduak 5), 12:00etan, Plazako kioskoa apainduko dute Ikastolako ikasle, guraso eta irakasle talde batek liburuaren aurkezpena iragartzeko helburuarekin. Ekintza hori 12:00etatik aurrera bitartean izango da. Ekintzaren helburua Ikastolaren 50. urteurren ospakizuna kalera ateratzea da, urte guzti hauetan ikasle, irakasle, guraso eta langile askok eman diotelako bizitza ikastolari.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide