Albisteak

Kartoizko altzariak eta Zatoz kantura ekimena, 3Zren ikasturte berrian

3Z elkarteak ikasturte berrirako antolatu dituen ikastaroen berri eman du. Joan den kurtsoan bezala, adinekoei zuzendutako Zatoz kantura ekimena eta kartoizko altzarien tailerra jarriko ditu martxan taldeak.

Kartoizko altzarien tailerra astelehen eta asteazkenetan izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean, Alonderon. Urriaren 2an hasiko dituzte. Zatoz kantura ekimenaren aurreneko hitzordua urriaren 5ean, osteguna izango da. Ostegunero bilduko dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean, jubilatuen tabernan. 60 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago ekimena, eta antolatzaileek azaldu dute musika jakin beharrik ez dagoela saioetan parte hartzeko. Bestalde, bertaratzeko laguntza behar dutenek egun batzuk lehenago dei dezakete 633 550 729 telefono zenbakira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide