Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

20 urte preso zeramatzan Kepa Del Hoyo euskal presoa Badajozeko espetxean, herritik 700 kilometro baino gehiagora, hil zen astelehenean. Galdakaokoa (Bizkaia) zen Del Hoyo, eta bihotzekoak jota espetxean hil da. Kartzela zigorraren 2/3 beteak zituen galdakoztarrak.
Euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zen Zestoan astearte arratsaldean “Espetxe politika hiltzailea” lemapean.
Larunbatean (abuztuak 5) Galdakaon “manifestazio nazionala” antolatu da Kepa Del Hoyoren heriotza salatzeko. Zestoako gurutzetik 16:00etan egingo da irteera kotxeetan.
IRUZKINDU