Albisteak

Kepa Peñagarikanok ordezkatuko du Luis Txapartegi igande honetako herri kirol ikuskizunean

‘Udan zer Zestoan’ egitasmoaren baitan, Zestoako Udalak herri kirol ikuskizuna antolatu du igande honetarako, abuztuak 16. Prentsaurrekoan iragarri bezala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera kirolariak harri-jasotzen, aizkoran eta lasto altxatzen arituko dira, baina antolatzaileek azken orduko aldaketa bat iragarri dute. Izan ere, arazo fisikoak tarteko, Luis Txapartegi aizkolariak ezin izango du parte hartu eta Kepa Peñagarikanok ordezkatuko du aizarnarra. 

Azken momentuko aldaketa honekin, Hodei Iruretagoiena, Jakes Iruretagoiena eta Jagoba Otaegi izango dira harri-jasotzen,  Xabier Orbegozo ‘Arria V’, Andoni Iruretagoiena eta Kepa Peñagarikano aizkoran eta Tubi Bustinza arituko da lasto altxatzen.   

Sarrerak

Sarrera doakoa da, baina gogoratu ikuskizunaz gozatu ahal izateko aurrez erreserba egin behar dela Zestoako Turismo Bulegora deituta (943 86 88 11). Ezinbestekoa izango da izen-abizen zein telefono zenbakia ematea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide