Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren igandean, urriak 5, Elgoibarren ospatuko dituzten Kilometroetara joateko Lurraldebusen UK05 linea indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Linea horrek Zestoa eta Ermua lotzen ditu, Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar eta Eibar zeharkatuz.
Ordutegi eta maiztasun zehatzak Lurraldebusen webgunean edo 900 30 03 40 telefonoan kontsultatu daitezke.
Diputatu Azahara Dominguezek nabarmendu duenez, garraio publikoa “jasangarria, erosoa eta seguruena” da, eta horregatik jarriko dituzte zerbitzu bereziak martxan, Kilometroak jaiaz gozatzeko eta itzulera seguruagoa bermatzeko.