Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kiroldegi kanpoko aterpean espazioa irabazteko asmoz, bertan dauden bi argizuloak kenduko dituzte datozen asteetan. Mikel Arregi Ertxin alkateak adierazi du ekainaren bigarren hamabostaldian aurreikusten dutela lan horiekin hastea. Argi zulo horiek kentzearen helburua espazioa irabazi eta eremu hori garbitzea dela azaldu du alkateak.
Horrez gain, Gurutzeaga pilotalekuan harmailak jarriko dituztela ere jakinarazi du Arregik. Bi lanak Bergarako Artzamendi enpresak egingo ditu eta aldi berean egingo dituzte. Harmailak bi zati izango ditu eta lauko koadroaren parean frontoira sartu ahal izateko eskailera batzuk jarriko dituzte. Pilotalekuak, beraz, bi sarrera izango ditu: lauko koadroaren parekoa eta autobus geltoki zaharraren ondokoa.