Albisteak

Kiroldegi ondoko aterpea kentzeko lanak direla eta, Uztapide parkea itxita egongo da maiatzaren 15etik 20ra bitartean

Kiroldegi ondoko aterpea kentzeko lanak hasiko dira datorren astean. Ondorioz, Uztapide parkea itxita egongo da maiatzaren 15etik 20ra bitartean. Aterpearen egitura kenduko dute egun horietan, eta segurtasun baldintzak bermatzeko, parkea ixtea erabaki du Zestoako Udalak. Lanak irauten duten bitartean (maiatzaren 15etik 20ra), honako instalazioak erabili ahal izango dira:

– Zestoako Herri Eskolako eraikin nagusiko patioa irekita egongo da, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:30ak arte. Lanak amaitu ostean, herri eskolako eraikin nagusiko patioaren ordutegia lehengora itzuliko da.

– HH2-3ko haurren eraikineko (Txanpiñoia) patioa zabalik egongo da.

– Gaurtik aurrera, HH2-3 haurrentzat egokitutako salto gela irekita egongo da, 17:00etatik 19:30era. Sarbidea Txanpiñoiko patiotik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide