Albisteak

Kiroldegiko bazkidetza berritzeko epea urtarrilaren 31 artekoa izango da

Zestoako Udalak kiroldegiko bazkidetza kanpaina berria jarri du martxan. Orain arte bazkidetza kuota helbideratuta izan dutenek, eta bazkidetza berritu, aldatu edo etetea nahi dutenek, urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko dute. Kiroldegiko bazkidetzen prezioak Zestoako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Bestalde, urte osoko harpidetza duten eta kontu zenbakian helbideratzeko agindua emanda duten bazkideei, otsailean dagokien kuotaren ordainagiria kobratuko zaiela jakinarazi du Udalak.

Udalak adierazi duenez, “saiakera berezia egin nahi da jarduera fisiko eta kirolerako sarbidea errazteko, eta horregatik, bazkidetzan hobariak eskatzeko aukera izango dute herritarrek urtarriletik aurrera”. Hobarien eta kuota proportzionalen inguruko informazioa jasotzen duen eskuorria kiroldegiko harreran egongo da eskuragarri, eta edozein zalantza argitzeko, herritarrek kiroldegira bertaratu ahal izango dute informazio eske.

Bazkide izaten jarraitzeko

Bazkide izaten jarraitu nahi dutenek hiru bide izango dituzte horretarako: kiroldegiko harreran aurrez aurre, inprimaki hau beteta edo posta elektroniko bidez eskaera bidalita helbide honetara: kiroldegia@zestoa.eus.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide